'Bertso-jaialdia' (1) (Alegia, 2018-07-13) (36'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Festak

Bertso-jaialdia burutu da Alegiako zine-aretoan, herri-jaien baitan. Jende andana hurbildu da eta bost bertsolari izan dira bertan parte dutenak Mikel Artola gai jartzailearen esanetara: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Beñat Iguaran, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus.

Festa batzordeak jaien balorazio positiboa egin du

Festak  Alegia

Festa batzordeak jaien balorazio positiboa egin du

Castellerrak, Tio Teronen Semeak eta Txintxarri abesbatzaren alardea izan dira ekitaldi aipagarrienak

'Castellers de Vilafranca' (Alegia, 2018-07-13) (36'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Festak

Alegiako jaien barruan, Vilafranca del Penedès herriko casteller taldearen eskutik, giza-dorre ikusgarriak ikusi ahal izan dira herriko plazan. Taldearen osaketan denetik aurki dezakegu: ume, gaztetxo, gazte eta heldu. Egun hauetan Euskal Herritik dabiltza ekitaldiak eskainiz.

Haurren dantza saioak, txintxarria erre aurretik

Festak  Alegia

Gaur, Karmen Eguna ospatzen ari dira Alegian; hori dela eta, gaur arte luzatu dituzte aurtengo festak. Arratsaldean, haurrak dantzan aritu dira, play-back eta zumba saioetan, eta gauean emango diete amaiera aurtengo festei.

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Aimar Irigoien txapeldun XIII. Txintxarri Sarian

kirola  Alegia

Aurten ere ez da ezustekorik izan Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan. Irigoienek txapela errepikatu du, baina ez du lortu 2007an jarri zuen errekorra haustea. 

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Musikak, kantuak eta dantzak jantzi dute Alegiako plaza

Festak  Alegia

Kantua, musika eta dantza uztartu dituzte eguerdian Alegiako Karmen jaietan. Emanaldiaren tartean, Alegiako Udalak eskertza egin die herriko txistulariei, herrian egindako ekarpenagatik. 

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Aparra eta pilota arratsaldeko protagonista

Festak  Alegia

Alegiako jaien barruan, arratsaldean eskolan apar festa egin dute txikienen gozamenerako. Frontoian berriz, Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (53)

Ikusmina sortu du Goitibehera Jaitsierak

Festak  Alegia

Hirugarren urtez egin dute Alegian, Goitibehera Jaitsiera. Galarretako bidean behera egin dute jaien barruan, eta jende ugari erakarri du lehiaketak.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Jaien hasiera liluragarria

Festak  Alegia

Karmen jaien txupinazoa gaur bota dute Alegian. Une hunkigarria izan da. Mari Tere Munduate eta Sagrario Aranburu herriko betiko dendariek piztu dutelako suzia. Lilura, ordea, Herrialde Katalanetatik etorri da: ikusgarria!

»» Ikusi argazki guztiak (72)

Bibalabirjen mozorro festa

Festak  Alegia

Mozorro Eguna ospatzen ari dira Alegian, Bibalabirjen festen barruan. Goizean poteoan ibili ondoren bazkaria egin dute gazteek eguerdian. 20:30ean Zahagi ardoaren txanda izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (15)