Gipuzkoako Harri Txikien Txapelduna errepikatu da aurten ere: Aimar Irigoien. Guztira 9412,5 kilo jaso ditu 83 altxalditan. 2007an berak jarritako marka hasterik ez du lortu ordea, urte hartan, 9837,5 kilo jaso zituen bizkarrera. Bigarren postua Imanol Albisu Goikoetxek eskuratu du 76 altxalditan 8675 kilo bizkarrera jasota. Hirugarren, berriz, Xabier Peñagarikano Peña gertatu da 73 altxaldi egin eta 8275 kilo jasota. Laugarren postuan Hodei Iruretagoiena Izeta IV. geratu da 7837,5 kilo jasota 69 altxalditan. Eta azkenik, bosgarren postua eskuratu du Xabat Olaizolak 50 altxalditan 5625 kilo jasota.
Hiru harri ezberdin jaso behar izan dituzte, hiru minutuko txandak eginda harri bakaoitzarekin. Lehenik, 125 kiloko kopa, ondoren, 112,5 kiloko kubikoa, eta azkenik, 100 kiloko harri borobila. Txapelketa hasi aurretik, Karmele Gisasolak eta Idoia Etxeberriak erakustaldia eskaini dute. Azken honek, txapelketak utziko dituela eta, agur berezia eskaini die guztiei.