Alegiako Festak 2018

'Bertso-jaialdia' (1) (Alegia, 2018-07-13) (36'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko abuztuaren 16a

Bertso-jaialdia burutu da Alegiako zine-aretoan, herri-jaien baitan. Jende andana hurbildu da eta bost bertsolari izan dira bertan parte dutenak Mikel Artola gai jartzailearen esanetara: Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Beñat Iguaran, Iker Zubeldia eta Amets Arzallus.

Derrigorrezko agurraren ostean ofiziotan jarri ditu bertsolariak Artolak: banaka, binaka edo-ta denak batera. Denetik entzun daiteke bideo honetan: bertsolariek saio aurretik eta ondoren darabiltzaten burutapen eta gogoetak, bikote-kontuak, hizkuntza ulertzen ez duen zuzentzailearen inguruan, castellers-a eredu harturik, zein oinarri eraiki seme-alabekin…
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!