Alegiako Festak 2018

Jaien hasiera liluragarria

Ataria 2018ko uztailaren 13a

Karmen jaien txupinazoa gaur bota dute Alegian. Une hunkigarria izan da. Mari Tere Munduate eta Sagrario Aranburu herriko betiko dendariek piztu dutelako suzia. Lilura, ordea, Herrialde Katalanetatik etorri da: ikusgarria!

Ordiziako erraldoi eta buruhandiek jendea plazara eraman dute, txupinazoa eta txintxarriaren jaitsiera ikustera. Ondoren, Castellers de Vilafranca taldeak ikuskizun aparta eskaini du. Alegiarrek castell bat egiteko aukera ere izan dute.

GAUR

22:30. Bertsolariak Elizpe zinema aretoan: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi eta Beñat Iguaran. Gai-jartzailea: Mikel Artola.
00:00. Skasti eta Bad Sound System taldeen kontzertuak.

Erlazionatuak

Jaien hasierako bideoa

Ataria 2018 uzt 13 Alegia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!