Alegiako Festak 2018

Txepetxak taldeak irabazi du Xantox futbol txapelketa

Ataria 2018ko uztailaren 12a

Argazkiak: Ibon Azpilikueta

Finalaren ondoren, euskal preso politiko eta iheslarien aldeko elkartasun argazkia atera zuten bulebarrean.

Atzo eman zieten hasiera Alegiako Bibalabirjen festa alternatiboei. Xantox futbol txapelketako helduen finala jokatu zuten eskolako patioan. Final estua izan zen, Txepetxak taldeak –urdinez– 5-4 irabazi baitzion A lot of Zanganos taldeari –zuriz–.

Ondoren, sagardo dastaketa eta zahagiardoa izan zituzten, trikitilariek alaituta. Euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasun argazkia ere atera zuten. Bereziki gogoan izan zituzten Oskar Zelarain billabonatarra eta Manu Azkarate tolosarra. Gauerdian, berriz, Gabenara taldearen emanaldia izan zuten.

Festak ez du etenik izango. Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera desafioa egingo dute, eta 20:30etik aurrera berriro ere zahagiardoa izango da. Gauean hiru musika emanaldiz gozatzeko aukera egongo da: Akabu, herriko taldeak eta DJ Balda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!