Alegiako Festak 2018

Aparra eta pilota arratsaldeko protagonista

Ataria

Alegiako jaien barruan, arratsaldean eskolan apar festa egin dute txikienen gozamenerako. Frontoian berriz, Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte.

18:00etatik aurrera Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte. Kadeteetan Amiano-Uzkudun eta Zubeldia-Lizeaga aritu dira; eta afizionatuetan Eneko Labaka-Aizpuru eta Zubiria-Garmendia. Ondoren, profesionalen partida ikusi ahal izan da: Artola-Urretabizkaia eta Arteaga-Erasun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!