Alegiako Festak 2018

Ikusmina sortu du Goitibehera Jaitsierak

Ataria 2018ko uzt. 14a, 16:51

Hirugarren urtez egin dute Alegian, Goitibehera Jaitsiera. Galarretako bidean behera egin dute jaien barruan, eta jende ugari erakarri du lehiaketak.

Mota guztietako goitibeherak ikusi ahal izan dira Alegian. Goitibeherek ikusmina sortu dute eta jende ugari gertura da bide bazterrera jaitsierak ikusteko.

Jaien barruan egin dute Alegiako III. Goitibehera Jaitsiera, baina ez da eguneko ekitaldi bakarra izango. Haurrek parkea izango dute eskolako patioan, eta 18:00etatik aurrera Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte. Kadeteetan Amiano-Uzkudun eta Zubeldia-Lizeaga ariko dira; eta afizionatuetan Eneko Labaka-Aizpuru eta Zubiria-Garmendia. Ondoren, profesionalen partida ikusi ahal izango da: Artola-Urretabizkaia eta Arteaga-Erasun. Apar festa 18:30ean izango da, eta zahagiardoa ere egingo dute 21:00etan, Larraitz auzoan. 22:45ean Psycho-Clown taldearen emanaldia egongo da kaleetan zehar, eta gauerditik aurrera Josu Rodriguez DJak jarriko du musika.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!