Pasahitza (zaharra)

Alegiako plazatik egin dugun saioarekin itxi dugu denboraldia

Ataria 2018ko uztailaren 13a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, saio berezia egin dugu Alegiako plazatik. Karmen jaiak hasiko dira bertan, eta festetako hainbat protagonistarekin hitz egin dugu. Tartean, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena eta Igor Agirre Galtzaundiko kidea Hitzez Hitz tartean.

Hainbat gonbidatu izan ditugu goizean zehar. Hasteko, Nati Murua eta Marijo Izagirre festa batzordeko kideak izan dira, eta beraiekin batera aurtengo festetako egitaraua hartu dugu eta goitik behera errepasatu.

 

Patxi Jauregi Txintxarri saria eta Gipuzkoako Harri Txikien txapelketako antolatze lanetan aritu da, eta berarekin batera parte hartuko duten harri jasotzaileak aztertu ditugu:

Alegiako Udalak eskertza egingo die Elena Alustiza, Izaskun Lopetegi eta Rikardo Intxaustiri igandean, txistulari moduan egindako ekarpenarengatik, eta beraiekin ere aritu gara solasean:

Castellers de Villafranca taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da txupinazoaren ostean herriko plazan bertan. Katalunian oso ohikoa den giza dorrea egingo du hainbatetan saritua izango den taldeak. Jon Agirresarobe taldeko lagunak eman dizkigu azalpenak:

Mara, Marta eta Andrea gazteen laguntzarekin Karmen jaietan eta Bibalabirjenetan izango diren kontzertuei begirada eman diegu.

Alegiako ludotekako gaztetxoak pirataz jantzita altxorraren bila aritu dira goizean, eta tartetxo batean gure mikrofonoetara gerturatu ditugu. Ikusi mendizaleak abestia ere kantatu digute:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!