Alegiako Festak 2018

Altzoko Tipulek irabazi dute Santos areto futbol txapelketa

Ataria 2018ko uztailaren 13a

Karmen jaietako lehen ekitaldia areto futbol txapelketaren finala izan da. Altzotarrek 3-1 irabazi die Herri Txikik taldekoei.

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Baliarraingo haurren aurka jokatu dute altzotarrek, Santos areto futbol txapelketaren finala. Tipulek taldea jarri da markagailuan aurretik, 3-0. Azken minutuetan sartu dute euren gola Herri Txikik taldekoek. Euripean jokatu da finala, ikusle ugariren aurrean. Sari banaketa ekitaldian Mikel Saizar atezaina izan da, Burgosko jokalari ibartarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!