Alegiako Festak 2018

Musikak, kantuak eta dantzak jantzi dute Alegiako plaza

Ataria 2018ko uztailaren 15a

Kantua, musika eta dantza uztartu dituzte eguerdian Alegiako Karmen jaietan. Emanaldiaren tartean, Alegiako Udalak eskertza egin die herriko txistulariei, herrian egindako ekarpenagatik. 

Eszenatokian ez zegoen beste inorentzat lekurik. Tolosako txistulariek, Txintxarri txiki abesbatzakoek eta Txintxarri abesbatzako kideek betetzen zuten guztia. Haien kantu eta musikari Sutarri dantza taldekoek egiten zizkioten ekarpenak, hauek lurrean. Horien aurrean, jendetza zegoen aulkietan eserita alardeari begira. Kantatzen eta txaloak jotzen aritu dira guzti-guztiak. Emanaldiaren erdialdean, Alegiako udalak herriko txistulariak eskertzeko tartea hartu du, izan ere, Elena Alustizak, Izaskun Lopetegik eta Rikardo Intxaustik utzi egin dute txistulari jarduna. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!