Alegiako Festak 2018

'Castellers de Vilafranca' (Alegia, 2018-07-13) (36'10'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2018ko uztailaren 17a

Alegiako jaien barruan, Vilafranca del Penedès herriko casteller taldearen eskutik, giza-dorre ikusgarriak ikusi ahal izan dira herriko plazan. Taldearen osaketan denetik aurki dezakegu: ume, gaztetxo, gazte eta heldu. Egun hauetan Euskal Herritik dabiltza ekitaldiak eskainiz.

Alegiako plazara denak batera egin dute sarrera. Lehenbiziko ekitaldian agurra egin dute. Ondoren, beste sei ekitaldi ezberdin etorri dira, eta amaiera beste agur batekin eman diote. Taldea zuzentzen duten arduradunen zeregina oso garrantzitsua da. Lehenik oinarria antolatu behar da. Castellers-ek zorroztasun osoz bete dute arduradunek agindutakoa eta dena ongi joan da. Batzuetan zortzi solairuko dorreak egitera heldu dira ikusleak zur eta lur utziz. Harrigarria baita ere, ume txikiek igoeran eta jaitsieran erakutsi duten trebezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!