2016 abu 01 Amasa-Villabona
Billabonatarrek ahots eztiez busti zituzten Amasa-Villabonako kaleak, erromeri eguneko festa giroa areagotuz. Dozenaka pertsona aritu ziren kantuan, gazte zein heldu, Txermingo ikastolatik hasi eta zirrikitu guztiak zeharkatuz. Euskal abesti ospetsuak abestu zituzten, era berean, gainontzeko herritarrak abestera bultzatuz.