Santio Jaiak 2016

100 kuadrilla baino gehiago, festa giroan

Iñigo Otaegi 2016ko uztailaren 29a

100 kuadrillatik gora bildu dira Etxeondo auzoko belardian, urteroko bazkarira. Denera, 1500 lagun eskas elkartu dira, askoren aburuz, festetako egunik bereziena ospatzera.

Bazkalostean, gainera, betiko lez, txarangaren doinuek areagotu dute kuadrillen festa gosea. Jai giro berezia arnas daiteke uneoro kaleetan barna; eta ziur, denbora luzez iraungo duela.

20:00etan dantzaldia izango da Tximeleta taldearen eskutik, Erreboteko plazan. 21:30etan, kafe eta likore dastaketa izango da jubilatuentzat, DJ Txispyren musikak alaituta, Jubilatu Biltokian. Gauerdian, zezen suzkoa ibiliko da Errebote plazan, eta eguna Tximeletaren dantzaldiarekin amaituko da.

Bihar, Erromeria Eguna

Erromeria Eguna izango da bihar Villabonako Santioetan. Oinkari Dantza Taldeak antolatu du beste urtebetez, eta baserritar jantziak ikusi ahal izango dira. Hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute bihar billabonatarrek:

 

UZTAILAK 30, Erromeria Eguna

10:00: Xake jokoa helduentzat, XXXI. Santio Txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

10:00: V. Eskulangintza azoka, Malkar Plazan, Solano Musika Eskolako trikitilariek alaituta.

11:30: Santiotan Kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.

16:30: Xake jokoa haurrentzat, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

ERROMERI EGUNA, Oinkari dantza taldeak antolatuta:

17:30: Kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.

18:00: Sagardo eta pintxo dastaketa, Erreboteko plazan.

18:00: Santiotan kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.

19:00: Elustondo trikitilariak.

22:30: Bertsolariak. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

00:00: Izer eta Alabier trikitilariak.

02:00: Larrain dantza herrikoia.

02:30: Laket taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!