Santio Jaiak 2016

Kuadrillen eguneko bazkarirako mahaiak eta aulkiak jasotzeko ordena

Ataria 2016ko uztailaren 26a

Uztailaren 24ko txupinazoan zozketa egin eta ostiralean egingo den Etxeondoko kuadrillen bazkarirako mahaiak eta aulkiak jasotzeko ordena erabaki da.

Azken urteotan egin den bezala, zenbaki pareek toki batean jasoko dituzte mahaiak eta aulkiak, eta zenbaki inpareek beste toki batean.
 
Koadrillek, mahaiak eta aulkiak jaso ahala, bazkaltzeko tokiak aukeratuko dituzte; ezin izango da aldez aurretik erreserbatu tokirik. Dudako eguraldia eginez gero, uztailaren 29ko 11:00etan erabaki eta udaletxeko tabloian eta e-mailez jakinaraziko da non egingo den bazkaria.
 
Bazkariaren egunean bertan argibide gehiago emango dira garbiketaren, mahaiak eta aulkiak entregatzearen eta hondakinak jasotzearen inguruan.
 
Hemen duzue irakurgai kuadrillen zerrenda.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!