Santio Jaiak 2016

Ez dago adinik jolaserako

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 26a

Haur eta gazteak jolasean ibili dira gaur arratsaldean. 

Haur parkea jarri dute Arroa auzoan, eta haurrek puzgarrietan saltoka ibiltzeko aukera izan dute. Gazteek ere jolaserako tartea izan dute; gazte jokuak izan dituzte herriko plazan, Onddo Gazte Asanbladak antolatuta. 

19:30ean, txekor jatea eta sagardo dastaketa izango dira Txermingo ikastolan. Gauean, berriz, musika estilo ezberdinak entzuteko aukera izango da. Dantzaldia izango da plazan, Joselu Anaiak taldearen eskutik; Txikipipar taldearen kontzertua izango da gaztetxean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!