Santio Jaiak 2016

Festetan ere Remi gogoan

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 31

Beste urte batez festetako egitarautik kanpo izan bada ere, omenaldia egin diote Remi Ayestarani. 

Zazpigarren urtez jarraian, alkate ordea zena omentzeko tartea hartu dute billabonatarrek bere monolitoaren alboan. Gogora ekarri dute gertatutakoa eta justizia eskatu dute. 

Egitarau ofizialean agertzen ez bazen ere, herritar mordoa hurbildu da ekitaldira. Danborradarik ere ez da izan aurteko jaietan eta ekitaldiari hasiera emateko danbor hotsek alaitu dute ingurua. Tartean, lau dantzarik saio labur bat eskaini dute, bertso eta kantuak ere eskaini dizkiete eta amaitzeko, Remiren anaiak hitz batzuk egin ditu justizia eskatzeko eta babesa eskertzeko. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!