Santio Jaiak 2016

Elkartasunerako deia Santioetan

Jon Miranda Labaien 2016ko uztailaren 20a

Herriko euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte Santioetarako.

Amasa-Villabonako euskal preso politikoen lagun eta senideek Santio Jaietan "elkartasunari tarte bat" egiteko eskatu diete herritarrei. "Astebururo kilometroak eta kilometroak egin behar izaten dituzte senide eta lagunek 40 minutuko bisita egiteko". Errealitate hori "ezkutatu eta desitxuratu" nahi dutela adierazi dute.

Amasa-Villabonatik milaka kilometrotara dauden Oskar Zelarain, Karlos Besance, Iñigo Guridi, Manex Castro eta Emilio Salaberriari elkartasuna adierazteko ohiko taberna eta jatetxea jarriko dituzte Berdura plazan eta hainbat ekimen egingo dituzte jaietan. 

Igandean, uztailak 24, elkartsun brindisa egingo da 12:00etan Errebote plazan. Ostegunean, uztailak 28, preso eta iheslarien eskubideen aldeko enkartelada abiatuko da 19:30ean Berdura plazatik eta 21:00etan preso eta iheslarien aldeko herri afaria izango da. Afariko txartelak Iratzar elkartean daude salgai; 20 euro balio du txartelak -10 euro langabetu eta ikasleentzat-.

Bide batez, Remi Gogoan herri ekimenak omenaldia egingo dio 2009an zendutako Remi Ayestarani bere izena daraman pasealekuan. Herri ekimenak ez du ulertzen ekitaldia jai egitarautik kanpo utzi izana: "Nori egiten dio kalte egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa eskatzeak?" galdetu dute. Ekitaldian parte hartzeko deia egin diete herritarrei; hilaren 31n izango da, 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!