Santio Jaiak 2016

Zezentxoen aurretik, korrika

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko uztailaren 27a

Gazte eta Erretiratuen eguna da gaur Villabonan. Toka txapelketa, Gorritiren animalien ikuskizuna eta jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa izan dira goizean. 

Erretiratuentzat eta gazteentzat hamaika ekitaldi dituzte gaur. Goizean, toka txapelketa izan dute Olaederra kiroldegiaren ondoan. Txapelketa amaitzerao hasi da animalien ikuskizuna leku berean: zezentxoak eta poneyak ibili dira, eta haurrak gustura ibil dira beren aurretik korrika. Bitartean, erretirodunek egindako esku-lanen eta margoen erakusketa jarri dute ikusgai Berdura plazan.

Arratsalderako atseden hartzen

Gazte Eguna antolatu du Onddo Gazte Asanbladak eta egun luzea dute aurretik. 14:30ean bazkaria egingo dute, eta ondoren poteoa egingo dute Orkestra elektrotxarangarekin. 

Gazteak ez ezik, erretirodunak ere bilduko dira mahaiaren bueltan. Jubilatuen bazkaria egingo dute, eta ondoren dantzaldia izango dute Xabier Zubeldia eta Taldearekin, Txermingo ikastolan.

Honako egitaraua antolatu dute arratsalderako:

17:30: Santioetako I. Nesken Pala Txapelketa Herrikoiaren finala

18:00: Cycling mini maratoia, Txistulari plazan.

18:00: Pilota: gomazko paletako eta eskuzko afizionatuen finala, Bearzana pilotalekuan.

23:00: Kontzertua, Izeberg eta Vendetta taldeak, Erreboteko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!