Santio Jaiak 2016

Indarrik ez da falta Villabonan

Ane Urkola 2016ko uzt. 30a, 19:14

Erromeria Eguna ospatzen ari dira Villabonako Santio jaietan, Oinkari Dantza Taldeak antolatuta.

Lizartzako Isk&bila txaranga hasi da herriko kaleak girotzen 17:30ean. 18:00etan, sagardo eta pintxo dastaketaren txanda izan da. Txaranga ez ezik, kantujirako kideek herriko plazaren erdigunea hartu eta hainbat euskal kanta eskaini dituzte.

19:00ak aldera Elustondo trikitilariak hasi dira giroa berotzen. Afaltzeko tarte motza izango da; izan ere, bertso saioa izango da 22:30ean. Saio berezia antolatu dute, eta bertsolari beteranoek hartuko dute parte: Andoni Egaña, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitzek. Amaia Agirrek jarriko ditu gaiak.

Gauerdian, Izer eta Alabier trikitilariak arituko dira plazan. 2:00etan Larrain dantza herrikoia egingo dute, eta festak Laket taldearekin jarraituko du goizeko ordu txikiak arte. Trikiti doinuak ez ezik, beste musika estilo batzuk entzuteko aukera ere izango da Villabona. Humus, Adorez eta Bi Bala taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, 23:00etatik aurrera.

BIHARKO EGITARAUA

Bihar amaituko dira jaiak. Honako egitaraua antolatu dute:

Uztailak 31, igandea

08:00: Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30: Ur parkea, Txistulari plazan.

11:30: Errebotea: Villabona-Hazparne 87. norgehiagoka, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.

12:30: Erraldoien, ipotxen eta buruhandien, eta ondoren emanaldia Malkar plazan.

18:00: Sokamuturra, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo dantza taldeak alaituta, Erreboteko plazan.

20:30: Rock&roll emanaldi ibiltaria Rockalean Erreboteko plazatik abiatuta.

23:00: Santioak irudietan: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.

23:30: Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik, Erreboteko plazan.

Remiri omenaldia

Igandean, 20:00etan, Remiri omenaldia egingo diote bere izena daraman ibilbidean.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!