Santio Jaiak 2016

Villabonako festetako egitaraua

Ataria 2016ko uztailaren 18a

Uztailaren 24tik 31ra izango dira Villabonako Santio Jaiak.

Uztailak 24, igandea

09:00: Plater tiraketa, Loatzo Tiro Elkartearen eskutik, Atxutu-Mandoegi zelaian.

12:00: Txupinazoa, Danok Danena Halterofilia taldearen eskutik, Iraunkorrak txarangak alaituta.

12:15: Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

12:30: Halterofiliako III. Liga Nazionala, VI. Santio Saria, Erreboteko plazan. Liga Nazionalean DANOK DANENA taldeak (Villabona-Zizurkil) parte hartuko du, eta Santio Sarian, gonbidatutako hainbat taldek.

14:00: Herri bazkaria, Erreboteko plazan.

16:00: Pilota: Frontenisa, Olaederrako frontoian.

16:00: Bola tiraldia, helduentzat, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

16:30: Perkusio mendi ibiltaria, Erreboteko plazatik abiatuta. Zo-zongó taldea: Kolpez Blai.

17:00: Pilota: Paxaka, Olaederrako frontoian.

19:30: Futbito finala, Erreboteko plazan.

23:30: Dantzaldia, Iratzar taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 25, astelehena

08:00: Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30: XXXVI. Herri krosa haurrentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:00: XXXVI. Herri krosa helduentzat, Zunbeltz elkartearen eskutik, Altzin plazatik.

11:15: Udalbatzaren desfilea, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak lagunduta, Santiago egoitzara bisita eginez.

12:15: Sari banaketa: Atari Bizi eta Programaren portada lehiaketak, Erreboteko plazan.

12:30: Erraldoien, ipotxen eta buruhandien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.

13:30: Soka Dantza, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

18:00: Sokamuturra, Erreboteko plazan, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

22:00: Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia Olaederra kiroldegian.

00:00: Dantzaldia, Akerbeltz taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 26, asteartea

09:00: Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta.

11:00: Patata Tortilla lehiaketa, 11-17 urte artekoentzat, Txermingo ikastolan.

11:30: Marrazki lehiaketa haurrentzat, Berdura plazan, Oria Merkatari Elkartearen eskutik.

13:00: Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Txistulari Taldeak alaituta, Erreboteko plazatik abiatuta.

17:00: Haur parkea, Arroan.

19:30: Txekor jatea eta sagardo dastaketa, Zunbeltz elkartearen eskutik, Txermingo ikastolan.

23:00: Dantzaldia, Joselu Anaiak taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 27, Gazte eta Jubilatuen eguna

10:00: Toka txapelketa, Salbadora Jubilatuen Etxearen eskutik, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00: Animalien ikuskizuna haurrentzat, Gorritirekin, Olaederra kiroldegiaren ondoan.

11:00: Jubilatuen esku-lanen eta margoen erakusketa, Berdura plazan.

12:30: Buruhandi, ipotxen eta erraldoien kalejira, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina Taldeak alaituta. Olaederra kiroldegitik abiatuko da.

14:00: Jubilatuen bazkaria, eta ondoren dantzaldia Xabier Zubeldia eta Taldearekin, Txermingo ikastolan.

14:30: Bazkaria, Onddo Gazte Asanbladaren eskutik, Berdura plazan.

16:15: Zumba klase herrikoia, Txistulari plazan.

17:30: Gazteen poteo kalejira, Orkresta Nazionalarekin, Erreboteko plazatik abiatuta.

17:30: Bola tiraldia haurrentzat, Behar Zana elkarteko Bola Taldearen eskutik, Olaederrako bolatokian.

17:30: Santioetako I. Nesken Pala Txapelketa Herrikoiaren finala

18:00: Cycling mini maratoia, Txistulari plazan.

18:00: Pilota: gomazko paletako eta eskuzko afizionatuen finala, Bearzana pilotalekuan.

23:00: Kontzertua, Izeberg eta Vendetta taldeak, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 29, Kuadrillen Eguna

14:30: Kuadrillen bazkaria, Etxeondo parkean.

17:00: Kuadrillen kalejira, Incansables txarangarekin.

20:00: Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

21:30: Kafe eta likore dastaketa jubilatuentzat, DJ Txispyren musikak alaituta, Jubilatu Biltokian.

00:00: Zezen suzkoa, Errebote plazan.

00:30: Dantzaldia, Tximeleta taldearen eskutik, Erreboteko plazan.

 

Uztailak 30. Erromeri Eguna

10:00: Xake jokoa helduentzat, XXXI. Santio Txapelketa. “J.M. Ezkai memoriala”, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

10:00: V. Eskulangintza azoka, Malkar Plazan, Solano Musika Eskolako trikitilariek alaituta.

11:30: Santiotan Kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.

16:30: Xake jokoa haurrentzat, Billabona Xake Joku Elkartearen eskutik, Txistulari plazan.

ERROMERI EGUNA, Oinkari dantza taldeak antolatuta:

17:30: Kalejira, Lizartzako Isk&bila txarangaren eskutik.

18:00: Sagardo eta pintxo dastaketa, Erreboteko plazan.

18:00: Santiotan kantari kantujira, Txermingo ikastolatik abiatuta.

19:00: Elustondo trikitilariak.

22:30: Bertsolariak. Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso eta Xabier Euzkitze. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

00:00: Izer eta Alabier trikitilariak.

02:00: Larrain dantza herrikoia.

02:30: Laket taldea.

 

Uztailak 31, igandea 

08:00: Diana, dultzaineroek alaituta.

10:30: Ur parkea, Txistulari plazan.

11:30: Errebotea: Villabona-Hazparne 87. norgehiagoka, BEHAR ZANA Kirol Elkartearen eskutik.

12:30: Erraldoien, ipotxen eta buruhandien, eta ondoren emanaldia Malkar plazan. 

18:00: Sokamuturra, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo dantza taldeak alaituta, Erreboteko plazan.

20:30: Rock&roll emanaldi ibiltaria Rockalean Erreboteko plazatik abiatuta.

23:00: Santioak irudietan: Herritarrek helarazitako argazkien proiekzioa, Erreboteko plazan.

23:30: Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik, Erreboteko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!