Santio Jaiak 2016

Onddo baino hobeto

Ataria 2016ko uztailaren 27a

Gazte Eguna antolatu du Onddo Gazte Asanbladak.

Bazkaria egin dute 300 bat gaztek herriko plazan, Onddo Gazte Asanbladak antolatuta. Sabelak beteta, poteoa egin dute herrian Orkestra elektrotxarangarekin. Giro ederra jarri dute musikariek, eta ederki pasa dute gazteek, mozorroak lagun dituztela.

Gauean, afaria eta kontzertuak

21:00etan, afaria egingo dute, eta gauean Izeberg eta Vendetta taldeen kontzertuak izango dira. Festak luze joko du ziur aski Villabonako gazteentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!