Hondakinen bilketa sistema egokituko dute Zizurkilen

  gizartea  Zizurkil

Hondakinen bilketa sistema egokituko dute Zizurkilen

Zizurkilen ontzi arinak eta papera edukiontzietan jasotzea eta egungo sistema hobetzea adostu dute EH Bilduk eta PSE-EEk.

Emakumeen Txokoa zabaldu dute Plazida Otañon

  Parekidetasuna  Zizurkil

Emakumeen Txokoa zabaldu dute Plazida Otañon

Emakumeen Txokoa zabaldu dute Plazida Otaño liburutegian, emakumeek prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko gunea. Aurrerantzean, hiru hilean behin emakumeei zuzendutako programazioa garatuko dute. Hasteko, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltakoak antolatu dituzte. 

Iruña-Veleiari buruzko erakusketa ikusgai Plazida Otañon

  kultura  Zizurkil

Iruña-Veleiari buruzko erakusketa ikusgai Plazida Otañon

Iruña-Veleia, historiak ezin du itxaron izeneko erakusketa ikusgai izango da martxoaren 15a arte Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunean.

11 hilabete, preso

11 hilabete, preso

  politika  Zizurkil

Hamaika hilabete pasa dira Nekane Txapartegi preso asteasuarra atxilotu zutela, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Txapartegi Suitzan dago preso,  Espainiak egindako estradizio eskaerari Suitzak zer erantzungo zain.

Elizpe erretiratuen elkartekoen bazkaria Oianumen

  gizartea  Zizurkil

Bazkaria egingo dute martxoaren 26an Oianume sagardotegian. Izen emateko Elizpe erretiratuen elkartera jo beharko da datozen egunetan.

Eztarrian katramilatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Albisteak gertu-gertutik jarraitu ditut azken urteetan, interesa eta beharragatik ere bai, baina azken boladan berehalakotasun horren zurrunbilotik aldenduta nabil. Egunean behin informazio sorta pilatuta jasotzen dut eta hori nahikoa dut datorren eguneko pilatxoa jaso bitartean, orain behintzat bai.

Erabakitze eskubidearen aldeko festa Aiztondon

  politika  Aduna  Amasa-Villabona  Asteasu  Zizurkil

Tolosaldeko Giltzarriak martxoaren 19rako antolatu duen galdeketari begira, "giroa berotzeko" festa antolatu dute gaur Aiztondon.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

60 urtetik gorakoentzat irteera Santo Domingo de la Calzadara

 Aduna  Alkiza  Larraul  Zizurkil

60 urtetik gorakoentzat irteera Santo Domingo de la Calzadara

Martxoaren 23an, ostegunarekin egingo dute irteera eta Santo Domingo de la Calzadako eliza nagusia bisitatuko dute. Bazkaltzera, ondoren Labastidara joango dira. Eguna borobiltzeko, Haro bisitatuko dute.

«Bai formaz eta bai bikote bezala punturik onenean gaude»

  kirola  Zizurkil

«Bai formaz eta bai bikote bezala punturik onenean gaude»

Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa igandean jokatuko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 12:00etan; hiru bikote ariko dira lehian, tartean, Otaegi-Arria V.a.

Aiztondo ere, Giltzarria da

  politika  Aduna  Alkiza  Amasa-Villabona  Asteasu  Zizurkil

Aiztondo ere, Giltzarria da

Galdeketari begira festa antolatu dute biharko Aiztondo bailaran. Ekitaldi gehienak Zizurkilen egingo dira.

Emozioen inguruko tailerra umeentzat

 Zizurkil

Udal bulegoetan eman beharko da izena martxoaren 17a baino lehenago. Umeko 30 euroko prezioa izango du tailerrak.

Gazteentzako eski irteera Formigalera martxoaren 18an

  Gazteak  Zizurkil

Martxoaren 3a baino lehen eman beharko da izena Gaztezulon edo udal liburutegian, nortasun agiriaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren kopia, gurasoen baimena sinatuta eta dirua eramanda.

'Nekane etxera' lelopean elkarretaratzea astelehenean

  politika  Zizurkil

'Nekane etxera' lelopean elkarretaratzea astelehenean

Hamaika hilabete beteko dira astelehenean, Nekane Txapartegi Zurichen atxilotu zutela. Ordutik preso dute, Espainiak egindako estradizio eskaerari Suitzak zer erantzungo zain.

Artolak galdu egin du, baina itxura ona emanda

  kirola  Alegia  Zizurkil

Artolak galdu egin du, baina itxura ona emanda

Artola eta Albisuk 19-22 galdu dute Eibarko Astelenan Irribarria eta Rezustaren aurka, eta asko zaildu zaie finalerdietarako sailkapena. Hori berri kaxkarra. Berri pozagarria, berriz, alegiarra joko maila ona erakutsiz itzuli dela izan da: bederatzi tanto egin ditu jokoan, ondo kokatua egon da ia beti, eta sendotasuna erakutsi du pilotari eutsi behar izan zaionean. Jaialdi berean irabazi egin du Erasunek, eta promozio mailako finalerdiak jokatuko ditu.

Giro aparta jarri dute hiru ikastetxeek

  Festak  Zizurkil

Herriko hiru ikastetxeek, San Millan eskolak, Pedro Mari Otaño eskolak eta Zubimusu ikastolak inauteri jaialdia eskaini dute. Kalejira ere egin dute, Loatzo musika eskolako kideen txarangarekin, eta Uliazpikoen konpainian.

»» Ikusi argazki guztiak (52)

Aiztondoko festa antolatu du Giltzarriak martxoaren 4rako

  politika  Aduna  Amasa-Villabona  Asteasu  Larraul  Zizurkil

Aiztondoko festa antolatu du Giltzarriak martxoaren 4rako

Egun osoko egitaraua antolatu dute eta eguerdian bazkaria izango da Zizurkilgo Intxaur frontoian. Bazkaritarako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai, martxoaren 1 arte.

Postureoa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Postureoa

Gustuko dugu munduari erakustea zeinen ondo bizi garen, zeinen zoriontsu garen. Sare sozialak sarri gure bizitzaren erakustoki bihurtzen dira, eskaparate. Jendeak gugatik pentsatzea nahiko genukeen hori eraikitzen saiatzen gara.

Irazu ez da egongo Otaegirekin finalean

  kirola  Zizurkil

Irazu ez da egongo Otaegirekin finalean

Martxoaren 5ean jokatuko da Urrezko Aizkolarien Binanako Txapelketaren finala, Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan.

Erdi Aroko azoka antzeztua aurtengo Maiatza Saltsanen

  kultura  Zizurkil

Erdi Aroko azoka antzeztua aurtengo Maiatza Saltsanen

Maiatzaren 20ean egingo dute ekitaldi nagusia eta herriko eragileek antolatutako Erdi Aroko azokaren bueltan, Iraitz Lizarraga herritarrak idatzitako gidoian oinarritutako antzerkia egingo da. Antolaketan parte hartzeko lan taldeak osatu dituzte eta horietan izen emateko aukera dago Zizurkilgo udal bulegoetan.

Zartagin hotsa Hungariatik

  kultura  Anoeta  Ibarra  Irura  Tolosa  Zizurkil

Zartagin hotsa Hungariatik

Kriseilu, lapiko, pertza, burruntzali eta eltzeak... Sukaldeko lanabesen dendan erosteko gauzen zerrenda izan zitekeen, baina ez. Kaldereroak heldu direla iragartzen duen kantuaren letra da.

Nabarmenak

Zorion agurrak