Bederatzi txapeldun halterofiliako Gipuzkoako Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 23a, 15:00

Absolutu mailako Gipuzkoako Halterofilia Txapelketa izan zen jokoan larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian. Denok Danena taldeko ia pultsulari guztiek parte hartu zuten, eta horietatik bederatzik txapeldun izatea lortu zuten.

Ondorengoak izan ziren Gipuzkoako Halterofilia Txapelketan Denok Danena taldeko pultsularien emaitzak:

Emakumezkoak

  • 49 kiloko kategoria:  Txapelduna, Izarne Marko;  2. postua, Lidia Marton
  • 55 kiloko kategoria: 2. postua, Amaia Blanco
  • 59 kiloko kategoria: Txapelduna, Naiara Madrid
  • 64 kiloko kategoria: 3. postua, Maitane Hernandez; 4. postua, Kisbel Lopez
  • 71 kiloko kategoria: Txapelduna, Allison Rivera; 3. postua, Zaloa Iturbe; 4. postua, Maialen Zubeldia

Azpimarratzekoa Izarne Markok egindako lana, 49 kiloko kategorian Euskadiko 3 marka berri ezarriz: bi marka total olinpikoan, 124 kilo eta 127 kilo, eta marka bat bi denborako modalitatean, 71 kilo.

Gizonezkoak

  • 55 kiloko kategoria: 2. postua, Sergio Gonzalez; 3. postua, Eneko Mesa
  • 61 kiloko kategoria: Txapelduna, Jon Kepa Kortajarena; 2. postua, Joel Ropero 
  • 67 kiloko kategoria: Txapelduna, Ekaitz Kortajarena, 2. postua, Stalin Cueva; 3. postua, Andres Rubiños
  • 73. kiloko kategoria: Txapelduna, Pablo Ucero; 4. postua, Unai Mesa; 5. Postua, Reda El Byad
  • 89 kiloko kategoria: Txapelduna, Ekain Dominguez; 2. postua, Asier Gallego; 5. postua, Zigor Urretabizkaia
  • 96 kiloko kategoria: Txapelduna, Eki Lizaso; 2. postua, Xabier Amonarriz
  • 102 kiloko kategoria: Txapelduna, Jon Ander Iriarte

Txapelketako marka onenak kategoria guztiak kontuan hartuz gero, gizonezkoetan lehenengo postua Ekaitz Kortajarenarentzat izan zen eta hirugarren postua Eki Lizasorentzat, eta emakumezkoetan hirugarren postua Allison Riverarentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!