2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako emaitzei begirada

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 19a, 12:00

Igandean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Duela lau urte eskualdean izan ziren emaitzak eta iaz Batzar Nagusietarako hauteskundeetan izan zirenak alderatzeko aukera du irakurleak hemen.

Herriz herriko emaitzak beherago

2020ko uztailaren 12an, pandemia betean ospatu ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Euskal Autonomi Erkidegoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 919.629 herritarrek eman zuten botoa, hautesleriaren %50,7k, eta modu horretara erabaki zituzten XII. legealdiko 75 eserlekuak: EAJk 31, EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemosek 6, PPk 6 eta Vox-ek bakarra.

Tolosaldeak 20.309 lagunek eman zuten botoa duela lau urte eta EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena. Botoen %47,59 eskuratu zuen eta EAJ bigarren alderdi bozkatuenari ia 11 puntuko aldea atera zion. Babes dezente txikiagoa jaso zuten gainerako alderdiek, hurrenez hurren, PSE-EE, Elkarrekin Podemos+Ciudadanos eta Equo Berdeak-ek. Vox-ek Tolosaldeko 28 herritan 116 boto bildu zituen.

EH Bildu indar bozkatuena izan zen 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskualdeko bi herrietan izan ezik gainerako guztietan. EAJ gailendu zen Abaltzisketa eta Albizturren.

Duela lau urteko hauteskundeetan Tolosaldean 36.000 pertsona pasatxo zeuden deituta botoa ematera eta abstentzioa %43,93koa izan zen.

Iazko maiatzean egin ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ia %41ekoa izan zen abstentzioa eta emaitza horiekin alderatu ditugu duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, herriz herri.

Datuak

Tolosaldeko 2020ko emaitzak eta 2020-2023 konparaketa.

Herriz herri:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!