NBEk Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dio Suitzari

Erabiltzailearen aurpegia   politika

NBEk Txapartegi ez estraditatzeko eskatu dio Suitzari

Nazio Batuen Erakundeko torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako kontalari berezi Nils Melzerrek egin du eskaera. Haren arabera, "torturen bidez lortutako konfesioa du oinarri" Espainiak Txapartegiri jarritako zigorrak.

Manu Azkarate Alcalara urrunduko dute

  politika  Tolosa

Manu Azkarate Alcalara urrunduko dute

Donostian ospatzekoa zen epaiketa zela eta, Burgosera mugitu zuten, baina lehenago ere egonda zegoen lekura itzuliko da berriro.

ETAren armagabetzeaz edota turismo ereduaz solasaldia

  politika  Tolosaldea

ETAren armagabetzeaz edota turismo ereduaz solasaldia

Maddi Sarasola ekintzailea, Joseba Bergaretxe Ekai Center-eko ikertzailea eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariarekin ETAren armagabetzeaz, PP alderdiarekin lotutako atxiloketez edota turismo ereduaz aritu gara solasean.

Manu Azkarate Burgosko espetxean dago

  politika  Tolosa

Asteartean Donostian ospatzekoa zen epaiketagatik Zaballara aldatu zuten eta urrutiratu egin dute berriz ere

Amasa-Villabonako kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

  politika  Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako kultur elkarteekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

Apirilaren 11n, Amasa-Villabonako udal areto nagusian elkartu ziren herriko hainbat kultur taldeetako ordezkariak, udaleko ordezkariekin batera. Bileraren helburua kultur hitzarmenak sinatzea izan zen, herriko kultur jarduera dinamizatze aldera.


Inbertsioetara 130.000 euro bideratuko ditu udalak aurten

  politika  Bidania-Goiatz

Inbertsioetara 130.000 euro bideratuko ditu udalak aurten

660.000 euroko aurrekontua onartu du Bidania-Goiazko Udalak 2017rako.

Manu Azkarate Langraiz Okako erizaindegian dago

  politika  Tolosa

Manu Azkarate larriki gaixo dagoen presoaren senitartekoek jakinarazi dutenez, Alcala Meco (Madril, Espainia) espetxetik Langraiz Okakora (Araba) lekualdatu dute eta Donostiako Epaitegiaren erabaki baten zain dago. Ondo dagoela esan dute eta espetxeko erizaindegian dagoela.

Aberri Eguna ospatzeko dei bateratua egin dute, Tolosako EAJk eta EH Bilduk

  politika  Tolosa

Aberri Eguna ospatzeko dei bateratua egin dute, Tolosako EAJk eta EH Bilduk

Euskal nazioaren eztabaida "aurrebaldintza eta mugarik gabeko eztabaidan" erabaki behar dela nabarmendu dute; martxoaren 19ko galdeketan baiezko botoa eman izanaren bidetik, elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Nekane Libre geratu arte mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dute Asteasun

  politika  Asteasu

Nekane Libre geratu arte mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dute Asteasun

Asteasuko Udalak Txapartegiren kasua gertutik jarraitzeko eta Suitzar agintariei bere inguruko informazioa eskatzeko konpromisoa hartu du, Nekane Libre plataformak aurkeztu duen mozioa onartuta. Ondoren, 19:30ean herriko kaleetan zehar manifestazioa egin da duela urte bete atxilotu zuten Txapartegiren libre utzi dezaten eskatzeko.

'Mugaminak' lana ikusgai gaur Subijanan

  politika  Amasa-Villabona

'Mugaminak' lana ikusgai gaur Subijanan

Pasa den hilabetean Mundu bat ahoz aho ikus-entzunezkoarekin egin bezala, apirilean ere proiekzio bat izango da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzola Ahozko Lantegiaren egoitzan: Mugaminak dokumentala eskainiko da.

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko azken egunak

  politika  Amasa-Villabona

2017ko ibilgailuen gaineko zergaren erreziboak ordaintzeko azken eguna datorren asteazkena, apirilaren 12a, izango dela jakinarazi du Amasa-Villabonako Udalak.

   

Landetan aztertutako eremuan ez dute 'Naparra'-ren arrastorik aurkitu

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Landetan aztertutako eremuan ez dute 'Naparra'-ren arrastorik aurkitu

Indusketa lanak egin dituzte ustez Jose Miguel Etxeberria dagoen lekuan. Brocas eta Labrit artean dagoen harizti batean egin dituzte indusketak jendarmeek. Paco Etxeberria, Iñigo Iruin, Solenne Motylenek epailea eta jendarmeen koronela han izan dira.

Nekane Txapartegiren askatasuna eskatuko dute

  politika  Asteasu

Nekane Txapartegiren askatasuna eskatuko dute

Datorren ostegunean, apirilak 6an, urtebete beteko da Nekane Txapartegi Suitzan atxilotu zutela. Mobilizazioak egingo dira egun horretan hemen Euskal Herrian (Bilbo eta Asteasu), Suitzan (Zurich, Luzern, Bern, Baser eta Genf) eta Alemanian (Berlin).

Ibarrako udalbatzak Manu Azkarateren askatasuna eskatu du

  politika  Ibarra

Ibarrako udalbatzak Manu Azkarateren askatasuna eskatu du

Sarek mozioa aurkeztu zuen atzo, Ibarrako Udalaren osoko bilkuran, eta aho batez onartu zen, EH Bilduren eta EAJren aldeko bozkekin. Larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzen zen mozioan eta Manu Azkarate tolosarraren kasua zehaztu.

Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko konpromisoa hartu du Olanok

  politika  Tolosa

Eskualdeko lehiakortasuna bultzatzeko konpromisoa hartu du Olanok

Gipuzkoako diputatu nagusia Tolosan emango du eguna; eskualdeko enpresen eta merkataritzaren berri jasotzen ari da

Udalbatzak bertan behera utzi du Aralarko pisten mozioa

  politika  Tolosa

Udalbatzak bertan behera utzi du Aralarko pisten mozioa

Iritzi talka dela eta, alkateak ikuspegi guztiak patronatura helarazteko konpromisoa hartu du; Sareri diru laguntza emateko mozioak ere aurrera egin du

Goiko plaza berritu nahi du udalak eta behekoan estalpea jarri

  politika  Zizurkil

Goiko plaza berritu nahi du udalak eta behekoan estalpea jarri

Zizurkilgo aurrekontuaren %13,57 bideratuko dute inbertsio berrietara, zehazki esateko, 417.678 euro. EH Bilduk eta PSE-EEk babestu dituzte kontuak eta EAJ abstenitu egin da.

Azkaratek kexa bat aurkeztu dio Espetxe Zaintzako Epaileari

  politika  Tolosa

Senideek esan dutenez, pasa den martxoaren 16an «ondoezik sentitu» eta interfonoa erabili nahi izan zuen mediku bat eskatzeko, baina ez zebilen. Presoek zarata sortu behar izan zuten kasu egiteko eta funtzionarioa 50 minutu beranduago iritsi zen.

[Gutuna] Martxoaren 19ko galdeketa

  politika  Tolosa

Joan den martxoaren 19aren harira, Tolosako EAJk eta EGIk ondorengoa adierazi nahi dute: galdera edozein dela ere, herritarrok adierazteko, esan nahi dugun hori esateko eskubidea izan genuen.

Gazteak Kalean! dokumentala ikusgai dago

Erabiltzailearen aurpegia   politika

Tolosako egoera errepresiboa eta honen zergaitiak eta ondorioak ulertzeko modu ederra, 40 minutu badituzue ikustea oso gomendagarria da. Sartu www.gazteakkalean.org webgunean eta ikusi dokumentala!