Amezketako udalekuetan parte hartzeko epea zabalik da haurrentzat zein begiraleentzat

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 29a, 10:10
Amezketako Udalekuetako artxibo irudia.

Haurrek ostirala, maiatzaren 3a, baino lehen eman beharko dute izena; begirale izan nahi dutenek, berriz, igandera arte —maiatzaren 5era arte— dute epea eskaera bidaltzeko. Antolatzaileek nabarmendu dute ez dutela epez kanpoko izen-ematerik onartuko. Udalekua ekainaren 25etik uztailaren 19ra egingo dute.

Zabalik da izena emateko epea Amezketako Udaleko udaleku irekietan. Ikasturte honetan Haur Hezkuntzako 2 urtetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6 urte arteko haurrek eman ahal izango dute izena, eta maiatzaren 3a izango da horretarako azken eguna.

Udalekuak ekainaren 25etik uztailaren 19ra izango dira, astean bost egunetan eta 10:00etatik 13:00era. Izena emateko orria bete eta udaletxera eraman edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidali behar da. Antolatzaileek nabarmendu dute ez dutela onartuko epez kanpoko izen-ematerik, joan den urteetan «salbuespen gisa egin den bezala».

Zalantzarik izanez gero 688 711 675 telefono zenbakira deitzeko jakinarazi dute. Informazio osagarria Amezketako Udalaren web orrialdean.

Begirale izateko deialdia
Udalekuetan lan egin nahi dutenek ere, dagoeneko, bidal dezakete eskaera. Koordinatzaileak, begiraleak eta praktiketako bi pertsona behar dituzte. Parte hartu nahi dutenek igandea —maiatzaren 5a— baino lehen bidali beharko dute izena emateko orria. Informazio osagarria Amezketako Udalaren web orrialdean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!