Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Gazteen kontsumorako euskarazko ekoizpena sustatu nahi du Markel Olanok

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko mai. 9a, 15:26

Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagai jeltzalea Tolosan izan da goizean, euskararen inguruko zenbait proposamen aurkeztuz.

Tolosaldeko hainbat hautagairekin batera, herriko gune garrantzitsuenen bisita egin du, gaur, Markel Olano hautagaiak. Bisita hasi aurretik, ordea, Plaza Zaharra izan du euskarari eta gazteriari begirako proposamenak aurkezteko gune.

Euskarak aurrerapausoak kalean eman behar dituela uste du Olanok, izan ere, "jakitetik erabiltzera pasatu behar dute gazteek" bere ustez. Horrela, eskolako jakintzaren ondorioz kaleko erabilera ere orokortzea "oso konplexua" dela baieztatu du.

"Dena den, proposamen zehatz batekin gatoz horretara iritsi ahal izateko", azaldu du: "Gazteen kultura eta aisiarako edukietan, gehiena gaztelerazkoa da, eta eduki horietan eragin behar da". Helmuga horretara iristeko, jeltzaleek Tabakalera gune estrategikotzat jo dute, eta "euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko fabrika bat izan behar du" haien ustez: "Gipuzkoako Foru Aldundiak ez luke bere esku soilik izango hori, eta gazteekin batera egin beharko luke lan". Horrenbestez, "konpromiso" hori nabarmendu du Ahaldun nagusi izateko hautagaiak: "Gazteek kontsumitzen duela, komunikabideak eta sare sozialak, euskarazkoak bilakatzea da gure eginkizuna".

Euskararen normalizazio bideak jorratzerakoan, ezker abertzalearentzat ere hitzak izan ditu Olanok: "Gure ustez euskara normalizazioak ez du erakundeetatik inposatua izan behar, gizarteak izan behar du, horretan, protagonismo nagusia. Ezker abertzalea, ordea, aurkakoa egiten ari da".

Erlazionatuak

Ibai Iriarte alkateari galdezka

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 16 Tolosa

Alderdiak kalera atera dira boto eske

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 16 Tolosa

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Iban Agirre alkategaia

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Amasa-Villabona

Nora Urbizu alkategaia

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Amasa-Villabona

EH Bilduren herri programa, etxeetan

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Zizurkil

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!