Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Asteasu Batuz taldeak lanean jarraitzeko konpromisoa agertu du

Ataria 2015eko maiatzaren 14a

Asteasuko plazan egin zuten hautagaitza aurkezteko ekitaldia atzo. Herritarrekin bildu eta euren ekarpenak jasotzeko gunea prestatu zuten Asteasu Batuz taldekoek. Jan-edanak, soinua eta bertsoak izan ziren.

Datozen lau urteetarako asmo nagusiak eman zituen ezagutzera ekitaldian Pili Legarra egungo alkate eta  Asteasu Batuzeko zerrenda buruak.

Herritarren parte hartzean sakontzeko borondatea agertu du taldeak eta kulturaren arloan egitasmo bat iragarri du: muskerraren ibilbidea prestatuko dute Bernardo Atxaga herritarrarekin elkarlanean.

Ekonomia sustatzeko neurriak ere iragarri ditu Asteasu Batuz taldeak eta hirigintza asmoen artean herriko plaza oinezkoentzako egokitzea aipatu du.

"Ezkertiartzat eta abertzaletzat dugu geure burua baina talde anitza da udal hauteskundeetarako aurkezten duguna, jende berria ere badugu tartean eta denok gaude prest herriaren alde lan egiteko", aipatu du Pili Legarra zerrendaburuak.

Erlazionatuak

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!