Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Ekitaldi politikoa burutu du Anoetako EH Bilduk

Ataria 2015eko maiatzaren 11

Ekitaldi jendetsua burutu zuen larunbatean Anoetako EH Bilduk herriko plazan.

 

Oier Urkolaren bertsoak eman zion hasiera ekitaldiari eta Ane Urkola eta Iraitz Peñagarikanok hartu zuten hitza gero. Hasieran maiatzaren 24an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundeetarako proposamenik txukunena eskaintzeko azken hilabeteetan egindako lana goraipatu zuten: “joan den udazkenean hasi ginen gure herri-programa lantzen. Hilabeteak eman ditugu herriko talde zein herritarrekin bildu eta denen iradokizun eta oharrak jasotzen. Lan horren emaitza da gure herri-programa. Izan ere, hariz hari jositako herria nahi dugu guk, denon ekarpenekin, denon artean josia.”

Kolore guztietako hariak nahi dituztela adierazi zuten ondoren: “gorriak, ekonomia herritarren premietara egokituko dituztenak; berdeak, gure ingurumena zaindu eta zainaraziko dituztenak; moreak, emakumeen eskubideen alde egunero borrokatuko dutenak eta kolorez beteriko hariak, euskara eta euskal nortasuna zaindu eta indartzeaz gain, munduko beste kultura eta hizkuntza guztiei lekua eskainiko dietenak.”

Zortzi herritarrek fandangoa dantzatu ondoren, Anoetako EH Bilduk bere “eskerrik beroena” erakutsi nahi izan zizkion azken lau urteotan udalean lanean aritu den taldeari eta EH Bilduren udal-taldera batu diren lagunei “animoak eta esker ona” adierazi zizkien.

Jarraian, Aiora Mujika Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak hartu zuen hitza eta argi utzi zuen “aldundian egindako lana herrietaraino irits dadin saiatuko direla, Gipuzkoa justu, libre, euskaldun eta gardena josteko”.

Ekitaldiaren amaieran, eskerrak eman zizkieten bertaratutako guztiei eta maiatzaren 24ko hauteskundeetan EH Bildu bozkatzeko deia egin zuten, “Anoeta herri askea, euskalduna, parekidea eta kolorez betea izan dadin”. Oier Urkolak abestutako bertsoarekin amaitu zen ekitaldia eta hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Erlazionatuak

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!