Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Administrazio publikoa "eskuragarriagoa" izateko konpromisoa hartu du EAJk

Tolosaldeko Ataria

Gobernu onaren inguruko proposamenak jakinarazi ditu Olatz Peon hautagai jeltzaleak.

Nagusiki lau konpromiso nagusi hartu ditu EAJk: gertutasuna, gardentasuna, entzute aktiboa eta kudeaketa eraginkorra. Izan ere, Peonen esanetan, "udala da herritarrengana urbildu behar duena, herritarrak udal politikan inplikatzeko".

Bide horretan, komunikazio bide berriak jorratu nahi ditu alderdi jeltzaleak: "parte hartze eredua guretzat ez dira herri asanbladak. Gure ustez parte hartzeak benetakoa, landua eta batez ere, jarraitua izan behar du".

Komunikazio horrek, "konfidantzan" oinarritua egon behar duela azaldu du Peonek, eta horretarako, "datu publikoak jendearen eskura jarri, zeharkakotasuna landu, eta burokrazia arindu" behar direla esan du: "administrazio eskuragarriago bat behar dela pentsatzen dugu, tolosarrei arreta hobeto eman ahal izateko, politika publikoak balio publikoa izan dezan".

Amaitzeko, "portaera etikoak" izango dituztela nabarmendu du, bai kontratazioetan, baita kudeaketa publikoaren edozein eremutan ere. Gainera, publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinergiak bilatzea "derrigorrezkoa" dela esan du.

Erlazionatuak

Ibai Iriarte alkateari galdezka

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 16 Tolosa

Alderdiak kalera atera dira boto eske

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 16 Tolosa

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Iban Agirre alkategaia

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Amasa-Villabona

Nora Urbizu alkategaia

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Amasa-Villabona

EH Bilduren herri programa, etxeetan

Tolosaldeko Ataria 2015 mai 11 Zizurkil

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!