Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Erakunde eta eragileen arteko lana sustatu nahi du EAJk, gizarte politiketan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko maiatzaren 8a

Olatz Peonek eta bere lantaldeko kideek lau ardatz nagusi azpimarratu dituzte, Alondegiko plazan egindako agerraldian.

Gizarte ongizatearen esparrurako proposamenak plazaratu ditu, gaur, Tolosako Eusko Alderdi Jeltzaleak. Olatz Peon alkategaiak beren alderdiaren "ikuspegi humanista" nabarmendu du, eta "pertsonekiko konpromisoa" dutela azaldu: "Baztertuta dauden sektoreei babesa eskaintzea beti izan da gure ardatzetako bat".

Bide horretan, gizartea aldatzen ari dela ohartarazi dute eta, beraz, "gizarte-laguntzek ere aldaketa bat behar dutela". Horri erantzuteko, lehenik, erakundeek norbanako eta eragileekin sortu beharreko elkarlana azpimarratu dute eta, era berean, lau lan-ildo nagusi proposatu ditu EAJk.

Batetik, Tolosako errealitatearen diagnostikoa egiteko asmoa azaldu dute eta, behin errealitatearen argazki hori aterata, "erakundeen arteko koordinazio eta lankidetza sustatzea lehentasun izango da".

Hirugarren adinari begira, berriz, "pertsonak beren etxean ahalik eta denbora gehien egon ahal izateko neurriak" hartuko dituztela jakinarazi du Peonek, "horretarako formulak hobetuz".

Azkenik, gizarte-janleku gehiago sortzeko beharraz ere ohartarazi dute jeltzaleek.

Erlazionatuak

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!