Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Mikel Agirrezabala: "Herria erdigunean jarriko dugu"

Ataria 2015eko maiatzaren 16a

Ibarra, EH Bildu 4 1431775152656
Ibarra, EH Bildu 5 1431775153624
Ibarra, EH Bildu 8 1431775156334
Ibarra, EH Bildu 2 1431775150658
Ibarra, EH Bildu 6 1431775154658
Ibarra, EH Bildu 7 1431775155513
Ibarra, EH Bildu 3 1431775151819

Ibarrako EH Bilduk hautagaitza aurkeztu zuen atzo, plazan. Hitza hartzen lehena oraingo alkatea, Jexux Peñagarikano, izan zen. Salaketa bat egin zuen alkateak; izan ere, Correosekin egondako arazo batzuk medio, EH Bilduren hautes-txartelak ez dira etxe guztietara iritsiko. Salaketa egitearekin batera, herritarren laguntzarekin etxe guztietara txartelak banatuko dituztela ere esan zuen. 

Peñagarikanok eta gero, Sortuko Joseba Permachek hitz egin zuen. Permachek EH Bildu bozkatzea oso garrantzitsua dela esan zuen, horrela bakarrik eraldatu ahal izango da eta, egoera politikoa. "Politika egiteko beste modu bat dagoela utzi dugu agerian, eta bide horretan jarraituko dugu", esan zuen. Iheslari eta euskal presoak etxeratzeko beharraz ere hitz egin zuen, eta Euskal Bidea gogora ekarri. Era berean, datozen lau urteetan erabakitzeko eskubidea zentroan jarri behar dela esan zuen, "gure jardueraren oinarria izango da" esan zuen. "Gainontzeko alderdiek, baita EAJk ere, EH Bildu instituzioetatik  bota behar dela esaten dute konplexurik gabe, baina ez dute lortuko. Politika egiteko beste modu bat dagoela erakutsi dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen lana ikustea besterik ez dago, eta ez dute hori nahi", esan zuen.

Ondoren, alkategaiak, Mikel Agirrezabalak, hartu zuen hitza taldea aurkeztu eta datozen lau urteetarako prestatu dituzten lan ildo nagusien berri emateko. Agirrezabalak herritarren parte hartzea sustatzen jarraituko dutela esan zuen, hori izango dela Ibarrako EH Bilduren ardatz nagusia; "herria erdigunean jarriko dugu". Talde lana egingo dutela nabarmendu zuen, eta talde lana eta parte hartzea sustatzeko azken lau urteetan asko ikasi dutela eta bide horretatik jarraituko dutela esan zuen.

Ekitaldia Sendi Ekintzan bukatu zuten, barrikotea eginaz.

Erlazionatuak

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!