Hauteskundeak 2015. Kanpaina

Amasa-Villabonako EH Bilduren hautagaiak aurkeztu dituzte

Asier Imaz 2015eko maiatzaren 9a

Amasa-Villabonako EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du goizean. Orain arte udalean egondako Bilduko hautetsiei omenaldia egiteaz gain, hurrengo hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu dute herritarren aurrean.

Txalapartarekin hasi dute ekitaldia Amasa-Villabonan. Herritar ugari gerturatu da bertara, eta lehenik orain arte udalean egon diren Bilduko hautetsiei omenaldia egin diete; egindako lana eskertuz.

Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia den Ainhoa Beola ere Villabonan zegoen, eta bertaratuei hitz egiteko aukera izan du. Beolak diputazioan egindako lanaren errepasoa egin du, eta gobernatzeko modu berria aldarrikatu du, azken lau urteotan egindakoaren bidetik. 

Ondoren etorri da hauteskunde hauetan EH Bilduren zerrenda osatzen duten herritarren txanda. Herri programaren puntuak azaltzearekin batera, herritarren artean egindako programa dela aldarrikatu dute. Hitz egiten azkena Nora Urbizu izan da, eta programa betetzeko konpromisoa hartu du alkategaiak.

Guztiek etxetik urrun daudenak gogoratu dituzte, eta Nora Urbizuk, euskal presoak ikustera joandako herritarrak ere gogoan izan ditu. Azkenik, ekitaldian EH Bilduren aldeko botoa eskatu dute partaideek.

 

Erlazionatuak

Iritzien talka Tolosa eraikitzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

Arrosak banatu dituzte PSE-EEko hautetsiek

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mai 13 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!