Triku baten azalarekin oskolduta idatzi nituen lehen lerroak atarikoan. Hitzarekin batera lehen lerroa hartzean, fokua itzali eta itzalera joateko histeria piztu zitzaidan.
Noizbait igerilekura joan gabe geratu al zara depilatu gabe zaudelako? Noizbait ilerik gabe utzi al duzu azala txortarako gogoz zaudelako? Eta, kontrara, noizbait utzi al dituzu ileak bere horretan s…
Pezetetan pentsatzen ez duen belaunaldikoa naiz. Hogeita bosteko balioa zuena txanpona zibarekin lotzen dituenen garaikoa. Zezen plaza alboko jostailu dendari Denda merkea deitzen genion lagun artean…
Iturriko urez erdi betetako plastikozko poltsa baten eraman ninduten etxeko arrain ontzira, kapritxoz, eta ordutik arrainontziko arrain bat gehiago besterik ez naiz.
Arrain bat itsasoan lez. Ur handitan igerian. Munduratu berri, zentzu guztietan biluzik. Begiak zabal-zabalik, ezezaguna dena ezagutu nahian. Esploratzen. Guztia edan nahian, ito arte. Ilargiaren eta…
Tolosarrok todo lo sabismo sindromea omen dugu. Nik beste diagnostiko bat egingo nuke. Bilbotarrei egozten diegun bilbaino izaera totala daukagu tolosarrok. Tolosar-tolosarrok.
Esnatu da. Izaren zama astunak ohean hondoratzen du. Ezin da jaiki. Ezin da ohetik altxa. Betazalek ere pisu handia dute, begiak ezin zabaltzeraino. Beltza da ikusten duena, ilun sentitzen du dena.
Ni izotz. Bi hotz. Bi hots, bihotz. Pum-pum. Lo hartu ezinda zaudenean erlojuaren tik-takek bezain urduri jartzen die Y-ren bihotz taupada lasaiek. Pum-pum. Begiak zabal-zabalik ditu X-ek sabaiari be…
X naiz eta nik ere etxerako bidea urduri egin dut. Zer gertatu zitekeenari jiraka; bidegurutzea ailegatzean zein norabide hartuko nuenari bueltaka. Y-ren etxean bukatuko dut. Y-ren etxeko logelan. Y-…