Eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2018ko urtarrilaren 16a

Eskerrik asko ostiral iluntzean Belabietako harmaila hotzean eseri zinetenoi. Eskerrik asko giro hotza berotu zenutenoi. Eskerrik asko gu ere berotan sartzeagatik. Bai, zuei, lagunoi, eskerrik asko.

Eskerrik asko bonboak adina pertsona izan zinatelako. Eskerrik asko umoretik animatu zenutelako. Eskerrik asko barre egin eta eginarazi zenigutelako; eta eskerrik asko inor barregarri uzteko asmorik izan ez zenutelako. Bai, zuei, festa zaleoi, eskerrik asko.

Eskerrik asko ondo pasatzera etortzeagatik. Eskerrik asko ondo pasarazteagatik. Eskerrik asko zirenak eta ez zirenak ospatzeagatik. Eskerrik asko ohikoa zaigun isiltasuna hausteagatik, arrotza zaigun giroa pizteagatik. Bai, zuei: Aza, Amaia, Etxebe, Julen, Aitor, Izarne, Nekane, Juan Antonio eta Maite.

Eskerrik asko! Bai, zuei, futbolzale ez zareten horiei, eskerrik asko. Zuen zale egin gaituzue.

P.D: Bistakoa da emaitza bigarren mailan geratu zela inoiz izandako animatzailerik onenak izan ostean, eta hori emaitza ordura arte sekula lortu gabeko garaipena izanda. Eskoriatzakoak mendean hartu genituen lehen aldiz, 4-1 emaitzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!