Nork esango zigun...

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2017ko maiatzaren 18a

Nork esango zigun ordu txikitako baieztapen ziurgabeek honaino eramango gintuenik.

Nork esango zigun, zortzi urte beranduago, berriz ere baloiari ostikoka ibiliko ginenik. Nork esango zigun, aurkari baino taldekide izango ginenik; eta are gehiago, nork esango zigun taldekide izateaz gain lagunak izango ginenik. Nork esango zigun lehiakortasuna itzalean uzteko nahiari azkeneraino eutsiko genionik. Nork esango zigun anbizio handirik gabe,  askorentzat tartaren zatirik anbiziosoena, ginga bera ere jango genukeenik. Nork esango zigun, irabazitakoak irabazita, garaipenik handiena aurreiritzien haustura eta gure arteko lotura izango zenik.

Nork esango zidan...
Nork esango zidan denbora dela poligrafo bakarra. Nork esango zidan usteak erdia ustel direla. Nork esango zidan baloirik ukitu gabe futbolaz gozatu daitekeela.  Nork esango zidan irabazi edo galdu, garrantzitsuena gozatzea dela. Eta nork esango zidan futbolaren gozamenik handiena beraiek direla.
Nork esango zigun eta nork esango zidan....

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!