Noizbait, sexu-harreman betean zaudela, gelako sabai zuriari adi-adi begira egon al zara burua zuri-zuri uzten saiatzen? Noizbait berak noiz bukatu zain egon al zara? Eta noizbait bukatu duzula antzeztu al duzu? Noizbait margotu al duzu aurpegia ispilura begiratu eta ederrago ikusteko? Ederrago ikus zaitzaten? Luzatu betileak? Belztu betazalak? Bizitu masailezurrak? Ezkutatu granoak? Gorritu ezpainak? Noizbait aterik itxi al duzu ustez ederra ez izateagatik irekiko ez zizutelakoan? Noizbait begiratu duzu atzera gauaren ilunean? Azkartu pausoa? Hasi korrika? Heldu sendo giltza sortako giltzarik sendoena? Antzeztu telefono deia? Noizbait plazera eta osasuna ematen dizulako korrika hasi zarela argudiatu al duzu benetako helburua argaltzea zenean? Noizbait argaltzeko presioa sentitu al duzu? Noizbait konformatu al zara zure bikotekideak etxeko lanak egiten lagundu dizulako? Noizbait erosoak ez diren arropa janzteko hautua egin duzu besteen iritzi positiboa jasotzeko? Eta hotzetik behar adina babesten ez zaituztenak? Noizbait… Urtezaharrean?
Zenbatetan?
Oharra 1: Erantzun galdera hauei banan bana. Gizonezkoa bazara, behin erantzunda, galdetu zure gertuko emakume* bati ea baiezkorik erantzun duen.
Oharra 2: Baiezko erantzunen atzean matxismoa dago.