EITBk eta Tokikomek sinatutako lankidetza-akordioaren emaitza da Saretzen. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin lantzea, BBCren 'Local News Partnership' ereduari jarraituz.
Tolosaldean 2007tik 2023ra etxebizitzen salerosketak behera egin du eta beherakada handiena 2013an eman zen; 2007an 541 etxe saldu ziren, 2013an 278, 2022an 438 eta iaz 407.