Etxebizitzak Saretzen

Zenbat etxebizitza saldu dira eskualdean?

Ataria 2024ko urr. 31a, 07:57

2009an Tolosan hartutako irudia.

Eskualdean pasa den urtean 407 etxebizitza salerosi ziren; 29 berriak izan ziren eta 378 bigarren eskukoak. Saldu diren etxebizitza berri horietatik gehienak libreak izan ziren; 2007an Tolosaldean 457 etxebizitza libre egin ziren, 2013an 245 eta 2023an 381. Kopuruak behera egin du beraz. Egin diren babestutako etxebizitzen kopurua nabarmen txikiagoa da; 2007an 84 egin ziren, 2013an 33 eta 2023an 26. 

Honako grafikoan eskualdean 2007, 2013 eta 2023 urteetan saldu diren etxebizitzen kopuruak ikusi daitezke etxebizitza berriei eta bigarren eskuko etxebizitzak kontuan hartuz. 2007an Tolosaldean 541 etxebizitza saldu ziren eta kopuru hori da handiena, izan ere, 2013an kopurua nabarmen jaitsi zen eta 278 etxebizitza salerosi ziren, 2022an 438 etxebizitza eta 407 2023an. Orokorrean 2007tik 2023ra bigarren eskuko etxebizitza gehiago saldu ziren eskualdean; 274 2007an, 139 2013an eta 378 2023an. Bitxikeria bezala aipatu behar da 2013an etxe berri eta bigarren eskuko kopuru bera egon zela, 139 eta urte horretan eman direla salerosketa gutxien. Pasa den urtean oso etxebizitza berri gutxi salerosi ziren, 29 –bigarren eskuko etxebizitzak 378 izan ziren.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!