Etxebizitzak Saretzen

Eta zein ezaugarri dituzte eskualdeko etxebizitzek?

Ataria 2024ko urriaren 31

Elduain da etxebizitza zaharrenak dituen eskualdeko herria.

Bizitoki bezala erabiltzen diren eraikinetako etxebizitza kopuruari erreparatuta ikusiko dugu Tolosa, Ibarra eta Anoeta direla etxebizitza gehien dituzten eraikinak biltzen dituzten herriak; Tolosan batez beste eraikinen 15,68 etxebizitza dituzte, Ibarrak 14,01 eta Anoetak 12.63. Baliarrain, Larraul eta Albiztur dira gutxien dituztenak; 1,06, 1,72 eta 1,66, hurrenez hurren.

Eraikin horiek zenbat urte dituzte, batez beste? Ondorengo grafikoan ikusi daitekeen bezala Elduain, Leaburu-Txarama, Altzo eta Alkiza dira etxebizitza zaharrenak dituzten herriak; Elduainen, batez beste, 77,3 urte dituzte, Leaburu-Txaraman 62,7, Altzon 56 eta Alkizan 55,3. Etxebizitza berrienak Irura (30,9 urte) eta Adunan (35,8 urte) daude.

Etxebizitza horietan igogailu gehien dituzten herriak Tolosa, Irura eta Amasa-Villabona dira. Tolosan etxebizitzen %76,59k dute igogailua, Iruran %73,46k eta Amasa-Villabonan %73,18k. Orexa, Belauntza, Hernialde, Baliarrain eta Albiztur dira igogailu gutxien dituzten herriak.

Azalerari dagokionez, Bidania-Goiatz, Larraul eta Orendain dira azalera handiena duten etxebizitzak dituzten herriak. Bidania-Goiatzen batez beste, 203,3 metro karratu dituzte, Larraulen 177,4 eta Orendainen 149,8.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!