Etxebizitzak Saretzen

Tolosaldeko etxebizitzen %85 lehen bizitoki dira

Ataria 2024ko urriaren 31

Pasa den urteko datuei erreparatuta Tolosaldeko etxebizitza gehienak lehen bizitokiak dira, 19.583 zehazki. Bigarren etxebizitzak edota etxebizitza hutsak 3.387 dira.

Anoeta, Ibarra eta Irura dira lehen bizitoki gehien dituzten eskualdeko herriak; %93, %90 eta %89, hurrenez hurren. Kontrara, bigarren etxebizitza edota etxebizitza huts gehien dituzten herriak Abaltzisketa, Albiztur, Bidania-Goiatz eta Lizartza dira; %34 Abaltzisketa eta Albizturrek, %33 Bidania-Goiatzek eta %32 Lizartzak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!