Elkarrekin ospatu nahi dugu urteurrena

Tolosaldeko Ataria 2023ko ira. 26a, 16:00

'Ataria'-ren 10. urteurreneko festa hartuko du Tolosako Zerkausiak urriaren 6an, eskualdeko artisten eta ekoizleen parte hartzearekin.

Guztia prest du ATARIAK bere hamargarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Urriaren 6an izango da festa Tolosako Zerkausian, eta hamargarren urteurreneko ekitaldiarekin batera, musika, bertsoak, bakarrizketak, dantza eta antzerkia izango dira, eta guztia borobiltzeko, jan-edana. 18:00etan hasiko da festa, eta 21:30ak aldera arte iraungo du.

Eskualdeko artisten eta ekoizleen parte hartzearekin osatutako jaia izango da. Izan ere, bai emanaldietarako, bai eta jan-edanerako ere, Tolosaldera jo nahi izan du ATARIAK, eskualdean dagoen kultur eta ekoizle maila oparoa agerian utziz.

Festa borobila izateko osagai gehienak, beraz, prestatuta daude. Hori bai, festara gerturatuko diren herritarrak baino ez dira falta. Izan ere, elkarrekin ospatu nahi dugu ATARIA-ren hamargarren urteurrena, eta horregatik, eskualdeko herritar orori dei egiten diogu festara batzeko. Atarikideak, ATARIA irakurtzen dutenak, Ataria irratia entzuten dutenak, irakurtzen hasiko direnak, elkarte eta erakundeetako kideak, norbanakoak... guztiak zaudete gonbidatuta, beraz, ez izan zalantzarik, eta bertaratu!

FESTA

EMANALDIAK

  • Olaia Toral. Villabonako bakarlaria.
  • Harituzeko bertsolariak. Eskualdeko bertsolari elkarguneko kideen saioa.
  • Ekitaldia. ATARIAK 10 urte.
  • Antton Telleria. Tolosarraren bakarrizketa saioa.
  • Alaitz Artola eta Amaiur Luluaga. Musikari amezketarra eta dantzari anoetarra.
  • Intujai. Tolosako antzerki taldea.
  • Habi. Villabonako musika taldea.
  • Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdai. Altzo eta Tolosako trikitilariak.
  • DJ Naza. Alegiako DJa.
Erlazionatuak

Atariak 10 urte _ gonbidapena

Tolosaldeko Ataria 2023 ira 22 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!