Lordi Saralegi ETB1eko arloburu izendatu dute, entretenimendurako

Erabiltzailearen aurpegia   Komunikabideak

Lordi Saralegi ETB1eko arloburu izendatu dute, entretenimendurako

EITBko hainbat ardura postutan aldaketak egiten ari dira azkeneko asteetan, eta horien artean esanguratsuenetakoa ETB1eko arloburu kargu berria sortzea izan da. Lan horretan ari da duela egun batzutatik Lordi Saralegi kazetaria (Ibarra, Gipuzkoa, 1974). ETB2ko entretenimendu saioen arloburua, berriz, Javi Gutierrez da (Bilbo, 1965). Saralegi ere gehienbat entretenimenduzko edukiez arduratuko da.

104.992 bisitako errekorra 28 egunetan

  Komunikabideak  Tolosaldea

104.992 bisitako errekorra 28 egunetan

TOLOSALDEKO ATARIA-ren webguneak bere ibilbideko emaitzarik onenak lortu ditu otsailean. Hogeita zortzi egun izanagatik ere, inoiz iritsi gabeko langa, ehun mila bisita, pasatzera iritsi da: 104.992 bisita jaso ditu ataria.eus webguneak, eta 38.632 erabiltzaile bakar izan ditu epe horretan.

Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia

  Komunikabideak  Tolosaldea

Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia

Behategiak, euskal hedabideen egungo egoera aztertzeko lana hartu du, sektoreko enpresen azterketa zehatza egin eta "Euskal hedabideen kartografia: enpresen erradiografia" izeneko lanean jaso du emaitza.