Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 aza 23 Tolosa

Ataria TB

Tolosako alkateak hamaika proposamen eta proiektu ditu eskuartean, datozen lau urteetan Tolosa herri atseginagoa bihurtzeko. Aginte makila hartu zuenetik bost hilabete igaro badira ere, herrian ez da mugimendu faltarik. Pozik dago Usabal kiroldegiko aferari irtenbide bat eman diotelako, baina kezkatuta ere agertu da, baita beste zenbait gairekin ere.