Urtero bezala, Senidetze eguna ospatuko dute Leaburu-Txaramako eta Larresoroko (Lapurdi) herritarrek. Urtean, gutxienez, bi aldiz elkartzeko ohitura izaten dute, eta lehen hitzordua igandean, apirilaren 7an, izango da. Aurrerago, Leaburu-Txaramakoak joango dira Larresorora.
Eguneko egitaraua
Goizean iritsiko dira Larresorokoak eskualdera, eta herriko dantzariekin egingo diete ongietorria. Ondoren, toka txapelketa jokatuko dute –joan den urtean egin ez bazuten ere, aurten berreskuratu egin dute–. Eta eguerdiko ordubietan, bertso bazkaria egingo dute herriko ostatuan Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariekin.
Bazkarira joateko beharrezkoa da aurretik izena ematea 943 67 42 77 telefono zenbakira deituz, eta gaur, apirilaren 4a, da horretarako azken eguna. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte; eta haurrek, berriz, hamabost.