Pantaila handian

Eskualdean badira zinema munduan murgildurik dabiltzan hainbat artista, eta horretan jardun da gaurko protagonista dugun Irati Santiago. Master amaierako lanerako egin zuen 'Aberne' filmetik hasita film labur, pelikula, bideoklip, eta telebista programa ugari ekoitzi ditu. Orain, 'Lamiak' izeneko proiektuan murgilduko da eta horren nondik norakoak azaldu ditu gaurko saioan.