Mozorroak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Mozorroak

Bi aste eskas geratzen dira inauterietarako eta iritsi da azken pisuko trastelekutik mozorroak aukeratzeko ordua. Bertaratu eta hortxe hasi zara zamoak bata bestearen atzetik ateratzen, pailazoarena, txakurrarena, mexikarrarena… eta bakoitzarena.

Goitik behera

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Goitik behera

Zergatik erortzen dira pentsamenduak goitik behera, galdetuko diozu zeure buruari,
elur-maluten antzera pausatzen dira urteko lehen arrangurak.
goitik-behera jaustean hartzen dute indarra,
pisua, izoztuak, iparraldeko hotzak dakarzkizu ezbaiak gurutzatuta.
 

Apurra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Apurra

Ez naiz gogoratzen ikusi nuen azken aldiaz, 
Oraindik ere gehiago nabarmentzen zaizkio kolpeak, 
Mantsoago dabil, txikiago, hustuago eta makurrago.

Hotza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Hotza

Badira azken egunetako airea bezainbeste hozten diren harremanak. Garai batean sugarraren goritasunean moldeatu eta sortutako burdin berbera izoztu eta hausten duen ipar-haizea . Zuhaitz biluzietan neguko elur-malutak pausotzen diren bezain azkar urtzen direnak egunsentiko eguzki-izpi xumeenekin. Gerora izotza ura bihurtzen dute, momentuko askatasun tantak xurgatuz, libre zopatu zarela sinetsaraziz.

Kezkak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Kezkak

Zer dio izanak une horretan izan nahi ez duenean,
ukabilen sendotasuna mahaiean pausotu,
eta zutabe ikusezinak aditzean.

21ak aske

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

21ak aske

Zemendiko ur tanta lodiek kaleak garbitu dituzte,
Hodeiak goitik beheititu dira aditasun eskean,
Ele ala burutapen bat partekatu nahiean da hezetasuna,
Zeruaren haserre nabariak sakatuta agian,
Gertaeren argibide edota zergatien erantzunen premiaz,
oihuak ez digu arreta jartzen uzten ordea,
eta maluruski, ihardespena badakigu,
besteek ez, soilik guk, eta udazkenak.

Intraespazioa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Intraespazioa

Hotzikarez esnatu zara, ezerezaren lodiera arakatu nahiean, 
Oraindik atzoko kilikak senti ditzakezu larmintz poroetan,
Asmamenak egiazkotasunean ezkutatu dira, segundu batzuetan azaleratzeko, 
Erliebe amaigabeen bukaeran ohartu zara, hauen ertzen leuntasunean.

Denbora

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia   Pasahitza

Denbora

Oraindik ez da sasoia begiak irekitzeko. Orpo puntek egurraren leuntasuna eta pisuaren kirrizka entzun behar dute, martxan da ibiltzen laguntzen dizun makina, segunduen kronometroa. Teilatupean argiak piztu dira eta atzera kontua markatu duzu, 16:00:00”.