Pasahitza (zaharra)

Kateak IV

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Romero 2018ko maiatzaren 7a
Ezjakintasunean bizi ginen,
aurkitu gabeak, azaldu gabeak,
existentzia huts eta norbanakoak,
bakarrak, bakartiak eta bakartuak,
Etzanda egon ohi ginen, zerua agurtuz, 
existitzen ez ziren barneak bueltaka,
ezin gelditu.
 
Han zeuden kateak, berotasuna mantentzen,
kapa fin ezberdinen barnean gordeta,
zabaltzen eta estaltzen.
 
Min ematen ziguten egunetan present izaten genituen,
“Eroriko dira noizbait”
Hurrengo egunean ahaztuko gara.
 
Baina oroitu ginen,
ideia sakonak pentsamendua inbadituz,
eta lortu dugu askatzea, beltzaren lasaitasuna lortuz.
 
Ilunabarraren azken hatsa bezala desagertu dira kateak,
Desagertu dira azken izpiekin, iluntasunean galdu dira,
Egunsenti berri baten argitasunean izaki askea jaiotzeko,
Argi izpi berrien berotasunak laztanduz barrena.
 
Jakituria bilatuz aurkitu genituen kateak, 
Miatu, ikutu, sentitu genituen.
Korrika hasi ginen beraiengandik askatzeko,
Eta itsas uretara jaurti genituen bertan ugertzeko.
 
Hodeietan ageri da, zopatu gaitu udazken beraren histasunak.
Enbor motzen adar luzeak tiraka doaz goruntz, soil hezea gibeleratuz.
Berdea bihurtu da marroi, gainazalak umatu dira eta barneak hustu.
 
Ziklikoa pausotu da, apokalipsia ageri da agian.
Eta ezkutuan, ixilik, baina itzuli gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!