Bakoitzaren kateak ez dira norberarenak, denonak dira. Kaletik ibiltzean ohartzen ditut kate sareak, egunero goizeko zazpietan, fabrikara bideruntz, bizikletan gurutzatzen dudan gizonari ikusi dizkiot. Ogia erostera joan eta astelehen, astearte, asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igandean goizetik gauera lokalaren alokairua ordaintzeko irekita mantendu behar duen dendariari somatu dizkiot kateak. Unibertsitatera joan eta jada garbiketa lanetan dauden langileen eskumuturretan bistaratu ditut kateak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?