Kale Kantoitik

Goitik behera

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Romero 2018ko urtarrilaren 15a

Zergatik erortzen dira pentsamenduak goitik behera, galdetuko diozu zeure buruari,
elur-maluten antzera pausatzen dira urteko lehen arrangurak.
goitik-behera jaustean hartzen dute indarra,
pisua, izoztuak, iparraldeko hotzak dakarzkizu ezbaiak gurutzatuta.
 

Pentsamenduak ez dira guztiz urtuko eguzkia atera arte,
bitartean barrenak xurgatzen du,
eta bihotza umeltzen da.
 
Hodei grisa pausotu zaigu gainean,
argia preso hartu du,
bihotzak indar dario baietzerantz,
kaiolako barrote amarru ahula errauts,
baina buruak ezetz dio atzerantz,
izu handiena izu eza baita.
 
Barne oinazeak aurkitzeko beldurra da,
bilaketa beraren oinaze handiena,
pentsamenduak behetik-gora datoz oraingoan,
hutsetik kanpora garraiatuz,
sentimenduz beteta,
libreak,
zantzu ez likidoak,
azalean kondentsatzeko,
eta begiratu ondoren ebaporatzeko.
 
Ez naiz zintzoa izan ikaretan,
eta usainak gorde nituen kaxetan.
aldiz, zapatak busti zaizkidan honetan,
ibiltzerakoan oihu egiten dute lurzoru lehorretan,
entzunak izan daitezen egun nahasietan,
lorratzak utzi dituzte gorputz bideetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!